XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ala Ginebra'n, 1960 urtean % 7,1 zenbatuten ziran bakartadean bizi ziranen arteko lez, eta ogei urte geroago, 1980'n, % 17,4.

Zetatik dator?.

Bakartadearen asiera, askotan, lagun arteko utsunetik dator.

Lagun arteko bizi-ezak hormona bat sortu erazten dauala garondoan, esaten da, eta gero jobide asarrekor edo berakorrak sortu.

Batzuen esanetan, bakartadearen ezaupidea umetatik dator.

Orduntxe igarten da, ama batek bere umea lagaten dabenean.

Bakartadearen gaitzik zitalena ittotasuna da.

Eta ori, askotan, norberegan dago.

Norbaitegaz jardun bearra, agertu bearra, adierazpen premiña, ittoten ez dauan ittotasuna lakoa sentiduten ei da askotan.

Arintzeko ardurak. Ba dira ortazko alegiñak. Bakartade ori alaitzeko ardurak.

Milla eratan agertu eta erabilten dira.

Itxaropen urrutizkiñak, konbentu askotako urrutizkin aolkariak, bakartadean sentiduten diran askorentzat, bizi-iturri izaten dira.

Eta onetan ba dagoz taldeak, entzun edo aolkatzen bakarrik ekin barik, eurak be, euren gidaritza trebetu eta egokitu al izateko, euren gertaera ondu eta barriztuteko, amabostero taldekoak aldra-arteko eztabaidetan jardun al izateko batzarretan alkartzen dakienak.

Ala, esate baterako, Frantzia'ko Dire taldekoak.

Onetan, oargarri da, ortarakoak dagien lana, bai urrutizkiñetako aolkaritzaz, bai bidari edo korreoz, edo idatziz, eta bai aurrez-aurre ateak zabal-zabaleko SOS bitartezkoa, gero ta arrakasta andiagoko artzen asia dala.

Urrutizkin bidezko aolkaritza erraztu egin da, batez be bakartadeak itsututa ibili edo erabili leikezanentzat.

Gaur Urrutizkin-gida liburuetan, ba dakie, orrialde batzutan, gain-gaiñetan, erraz konturatu eragiteko eran, itxaropen urrutizkiñaren zenbakia argi eta ikus-erraz ipinten.

Norbaitegaz jardun bearra, ittoten az dauan ittotasuna....